Throw Momma from the Train
Throw Momma from the Train | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1987 |
Izenburua | Throw Momma from the Train |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa, krimenezko filma eta Umore beltza |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Danny DeVito |
Gidoigilea(k) | Stu Silver (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Larry Brezner (en) |
Konpainia ekoizlea | Orion Pictures |
Edizioa | Michael Jablow (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | David Newman |
Argazki-zuzendaria | Barry Sonnenfeld |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
Throw Momma from the Train (euskaraz Bota Ezak Amatxo Trenetik) 1987ko Danny DeVito estatubatuar zinema zuzendariare komedia beltza filma bat da. Danny DeVito berak, Billy Crystal eta Anne Ramsey aktoreek antzeztu zuten.
Izenburua 1956ko Mama from the Train (A Kiss, A Kiss) ("Amatxo trenetik (muxu bat, muxu bat") abestiari zor dio. 1951ean Alfred Hitchcockek zuzendutako Strangers on a Train ("Ezezagunak trenean") film ospetsuan oinarritua da, izan ere, filma horrekiko omenaldi gisa hartan protagonista izan zen Farley Granger aktoreak honetan agerpen labur bat izan zuen. Anne Ramsey aktore beteranoak burututago antzezpenari esker Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larry Donner (Billy Crystal) sorkuntza krisialdian dagoen idazlea da, hori gutxi ez balitz, bere emazte ohia den Margaret (Kate Mulgrew) idazle arrakastatsua izatea jasan beharra du. Bitartean, Larryk ikasleei idazketa eta sorkuntza ikastaroak irakasten dizkie. Donner eta bere ikartaroetako ikasle barnerakoia den Owenek (Danny DeVito) gauza amankomun bat dute: euren bizitzetako emakumeek bi gizonak zoratzekotan dauzkate. Margaret Donnerrek Larryri bere eleberria ohostu eta best seller arrakastatsu bat argitaratu du, aldiz, Owenen ama (Anne Ramsey), bere semea etengabeko inpernu batean biziarazten duen ozpindutako adineko emakumea gizatxarra da.
Honeela bada, Owenek bi arazoak jokaldi batean kitatzeko ideia izan du: berak Margaret akatu eta Larryk bere amatxoa akatuko du. Itxuraz, bien arteko loturarik gabeko hilketak ... baina Margaret hiltzean, Owenen atrealdi honetaz ez dakien Larry inongo koartadarik gabe gelditu eta hilketaren susmagarri bikaina bilakatuko da. Hortaz, nahi ala ez, Larryk Oweneen amatxoa hiltzera derrigortua egongo da, batere erraza ez den gauza, atsoa uste baina izaera kaskar eta gogorrekoa baita.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Danny DeVito: Owen Lift
- Billy Crystal: Larry Donner
- Anne Ramsey: Amatxo Lift
- Kim Greist: Beth
- Kate Mulgrew: Margaret Donner
- Branford Marsalis: Lester
- Rob Reiner: Joel, Larryen agentea
- Bruce Kirby: DeBenedetto detektibea
- Oprah Winfrey: bere burua antzeztuz
- Farley Granger: Guy Haines
- Robert Walker: Bruno Anthony
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1987ko filmak
- Danny DeVitok zuzendutako filmak
- Billy Crystalek antzeztutako filmak
- Danny DeVitok antzeztutako filmak
- Kim Greistek antzeztutako filmak
- Anne Ramseyk antzeztutako filmak
- Branford Marsalisek antzeztutako filmak
- Olivia Brownek antzeztutako filmak
- Oprah Winfreyk antzeztutako filmak
- Peter Broccok antzeztutako filmak
- Rob Reinerrek antzeztutako filmak
- Randall Millerrek antzeztutako filmak
- Bruce Kirbyk antzeztutako filmak
- Raye Birkek antzeztutako filmak
- Orion Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Umorezko filmak
- Burdinbideei buruzko filmak
- Hilketei buruzko filmak
- Los Angelesen girotutako filmak